Aurkezpena
Hitzaldi honetan, Arno Stern-ek pintatzeko jolasarako aurkitu zituen lan egiteko oinarrien berri emango dugu, eta ikaskuntza guztietarako duen aplikazioaz hitz egingo dugu.
Gure ikerketan eta esperientzian oinarrituta, esan dezakegu gizaki guztiok dugula mugarik gabe eboluzionatzeko eta oso handiak izateko gaitasuna. Baldintza egokiak baino ez ditugu behar, ikaskuntza interesen eta jolasaren bidez integratzeko.
Lan hori ezagutzeak eta praktikan jartzeak eraldatu egiten du jolasaren gaineko begirada, eta oinarri sendo eta eraginkorrak ezartzen ditu hezkuntza-lan orori behar bezala ekiteko, bai lanbidean bai familian. Era berean, hazkunde pertsonalari laguntzen dio, gizakia ezagutzeko funtsezko eta beharrezko informazioa emanez.