Bruno Bettelheim.
Autore hori aipatu nahi genuen, «El psicoanálisis de los cuentos de hadas» liburua idatzi baitzuen.
Bruno Bettelheimek maitagarrien ipuinek pertsonaren garapen integralean duten garrantziaz hitz egingo digu liburu honetan.
Bettelheimek ondo azaltzen duenez, maitagarrien ipuina, gaur egunera arte ahoz ahoz eta belarriz belarri iritsi dena, belaunaldiz belaunaldi, behin eta berriz errepikatu dena, «hain bertsio ona da, pertsona askoren kontzientearentzat eta inkontzientearentzat», perfektua baita, bere funtzio sendatzailea betetzen baitu.