Prest gaude Baleube Espresio-Tailerrak hasteko!
Gogo handiarekin prestatu dugu ikasturte berezi eta konplikatu hau, azken boladan bizi dugun egoeragatik.
Segurtasun neurriekin antolatu ditugu gune guztiak, egin behar izan ditugun aldaketa batzuk kontutan hartuz.
Sortzen ari garen taldeak oso zainduak izaten ari dira, denok erlaxatuak eta eroso sentitzeko eta, modu horretan, denok margo-jolasarekin eta buztin-jolasarekin gozatzen jarraitu ahal izateko.
Lekurik gabe inor gera ez dadin, beste egun batzuetan ere tailerrak sortuko ditugu.
Zure zain egongo gara!